Ganbara txiki abesbatza

Ganbara txikitxo abesbatza

Hots abesbatza

Ikastetxeak kantari

01.

02.

03.

04.

Ganbara Txiki Abesbatzak 2004ko urrian argia ikusi zuen Oñatiko Ganbara Abesbatzaren babespean. 2008an, talde honen jarraipen gisa, Ganbara Gazte taldea sortu zen Txikiko partaide nagusienekin. Egun, bi talde hauek Oñatiko Ganbara Abesbatzaren harrobia dira.

Gaur egun, 12-20 urte bitarteko 50 gaztek abesten dute bi taldeetan. Talde gaztea izan arren, bi taldeek pisuzko proiektuetan parte hartu dute: Horra Mari (2005), Alami (2006), Jolasean (2007, abesbatzarentzat espreski sortutako obra). 2008ko irailean, beren lehenengo diska kaleratu zuten : "Munduari Begiratzeko" izenburupean. 2010ean Torreviejako XVI. Certamen Juvenil de Habaneras lehiaketan lehenengo postua lortu zuten eta Zumarragako Antigua Abesbatzak lehiaketan bigarren postua eskuratu zuten.

Aipatzekoa da baita ere, 2009an ETB-ko "Oh Happy Day" telebista saioan parte-hartu zuen eta orduztik, telebistan hainbat agerraldi egin dituzte.

Taldeek beren sorreratik kontzertu ugari eskaini dituzte Oñatin, Euskal Herriko hainbat tokitan (Donostia, Mungia, Agurain, Gasteiz, Bilbo, Ondarru, Bergara, Donibane Garazi, Bermeo...) eta baita Euskal Herritik kanpo ere (Barcelona 2007, Cantabria 2007, Madrid 2008).

Aitor Biain da proiektu honen zuzendari eta fundatzailea. Egun, bere gidaritzapean daude Ganbara Txiki eta Ganbara Gazte taldeak. Eli Mendiarazek jarduten du pianojole lanetan.

3 eta 11 urte bitarteko 90 haurrek osatzen dute Ganbara Txikiren harrobia Ganbara Txikitxoak Abesbatza eta Tailerretako taldeetan banatuta (Tailerra I, Tailerra II eta Tailerra III). Talde hauek haurrei kanturako zaletasuna bultzatzeko sortu ziren 2006ean eta orduztik, haziz joan dira. Tailerretako taldeetan, 3 eta 6 urte bitarteko haurrak aritzen dira eta beraien emanaldiak Oñati eta inguruetako herrietara mugatzen dira.

Ganbara Txikitxoak Abesbatza 7 eta 11 urte bitarteko neska-mutilek osatzen dute. Talde honek, azken urteetan Oñatin kontzertu ugari eman ditu eta Euskal Herriko hainbat txokoetan ere emanaldiak eskaini ditu: Usurbil, Andoain, Bergara, Gasteiz, Azken urteetan proiektu handiagoak garatzen hasi da: 2010ean Jostailugilea ipuin musikala abestu eta antzeztu zuen Bergarako Orfeoi Txikiarekin batera eta datozen hilabeteetan Txori meteorologoa ipuin musikatua ere taularatuko dute.

Tailerrak eta Ganbara Txikitxoak taldeetan, kantua eta dantza uztartzeaz gain, partaideek MUSIC TRAINING-eko eskolak jasotzen dituzte. Haurrek bertan musikaren oinarrizko ezagutzak lortzen dituzte, erritmoa eta solfeoa lantzen dituzte talde dinamika ezberdinak jorratuz.

Aitor Biain eta Miren Gurutze Plazaola dira Ganbara Txikitxoak eta Tailerretako taldeen zuzendariak hurrenez hurren. Music Training-eko klaseak ere beraien ardura dira.

Hots Abesbatza, Oñatiko Ganbara Abesbatzaren oinarritik sortutako emakume abesbatza da. Aitor Biain Bidarteren zuzendaritzapean sortu zen 2016ko irailean, eta Oñatiko eta inguruko herrietako emakumeen partaidetzarekin, gaur egun 30 kide baino gehiagoz osatutako ahots taldea da.

Bere ibilbide motzean, 2016ko abenduan Oñatiko San Migel Parrokian egin zuen estreinaldia, Gabonetako kontzertuan 4 obra interpretatuz. Epe laburrean kontzertu gehiago ditu lotuak, ezagutzera eman eta musika egiten gozatzen jarraitzeko.

Hots Abesbatzak, a cappella eta pianoz lagundutako musika lantzen du, garai klasikotik musika garaikidera, euskal foklorea eta beste herrialdeetako musika interpretatuz.

2013ko urrian du hasiera ekimen honek eta 2014ko otsailaren 22an ikusi zuen argia. Ikastetxeak Kantari ekimena Ganbara Txiki Abesbatzak bultzatutako proiektua da eta 2012-2013 ikasturtean martxan jarri zen Oñatiko hiru ikastetxeen laguntza eta babesarekin: Txantxiku Ikastola, Elkar Hezi ikastetxea eta Urgain ikastetxea. Proiektu honen bitartez, ikastetxe guztietan abesbatzak sortu edo zeudenak indartzea da asmoa, eta era berean, mundu koralari dagokion garrantzia eta bultzada eman, neska mutikoen lehen 6-7 urteetatik aurrera.

 

Ganbara Kantu eskolaren barruan kokatzen dugu proiektua, eta orain arte neska mutikoak Josu Zubia eta Miren Gurutze Plazaolaren gidaritzapean aritu badira ere, egun Miren Gurutze ari da ikastetxeetako taldeen gidaritzan. 

 

Urtero kontzertu komun bat ematen badute ere, ikastetxe bakoitzeko taldeak bere emanaldi propioak ere baditu: ate irekietan, ikastetxearen egunean, gabonetako herriko kontzertuan, etab. Orain arteko proiekturik esanguratsuena, 2016an Ganbara Txikiko taldeekin batera emaniko ARRATOIAK musikala izan zen. 2016-2017 ikasturte honetan, gainera, kontzertu ibiltariak, ERMITAZ ERMITA proiektuan parte hartuko dute."

  • Facebook - Black Circle
  • Twitter - Black Circle
  • YouTube - Black Circle