Oñatiko Ganbara Abesbatza

Oñatiko Ganbara Abesbatza 1994an sortutako ahots nahasien abesbatza da. Koru ezberdinetatik zetozen 12 gaztek sortu zuten, musika korala jorratu, gozatu eta bere mailarik gorenera eramateko helburuarekin. Urtez urte, ilusio berarekin, taldea haziz joan da, egun, 30 pertsona inguruko taldea osatu arte. Abesbatzaren zuzendariak honako hauek izan dira: Gorka Cueva, Esteban Urzelai (1996-2009) eta, gaur egun, Aitor Biain.

XVI. mendetik hasi eta gaur egunerarteko mota guztietako obrek dute tartea errepertorioan, polifonia zein hainbat herrialdetako folklorea; baita gospel edo espiritualak ere, besteak beste. Abesbatzak garrantzia berezia ematen dio euskal folkloreari eta gaur egungo konpositoreen musikari; bai batak, bai besteak, abesbatzaren egitarauetan zati garrantzitsua osatzen dute.

Bi hamarkada bete dituen  honetan, Oñatiko Ganbara Abesbatzak hainbat lehiaketatan hartu du parte eta hainbat sari eskuratu ditu. Honako hauek bereziki aipatzekoak:

2017ko maiatza

3. saria ahots nahasitako modalitatean eta abesti frantses baten interpretaziorik hoberenaren saria "Florilège Vocal” Iehiaketa internazionalean, Toursen, Frantzia.

2016ko urria

1. saria  “XV Certamen Nacional de Corales Antonio José”, Burgos.

 

 

2015eko abuztua

2.saria ahots nahasien kategorian eta 2. saria musika garaikidean  “Fondazione Guido d’Arezzo” lehiaketa internazionalean. Arezzon, Italia.

2014ko apirila

Ejea de los Caballeroseko Estatuko Abesbatzen SARI NAGUSIA, Ejea de los Caballeros (Zaragoza).

2013ko uztaila

3. saria polifonian eta 3. saria folklorean Spittal an der Drau-ko nazioarteko lehiaketan, Austria.

 

2013ko apirila

1. saria “XLIII Certamen Coral de Ejea de los Caballeros” lehiaketan.

 

2012ko azaroa

1. saria eta abesbatzaren jatorriko obraren interpretaziorik onenaren saria XXIX Certamen Coral Internacional “Villa de Avilés” lehiaketan.

2012ko martxoa

1. saria polifonian, 2. saria folklorean, Sari Nagusia, jatorri euskalduneko obraren interpretaziorik onena, entzuleen saria eta zuzendaririk onenaren saria “III A Capella” lehiaketan Berrioplano-Berriobeitin (Nafarroa).

2011. urtean

2. saria Certamen de la Canción Marinera de San Vicente de la Barquera lehiaketan.

 

2008ko azaroa

1. saria XXV Certamen Coral Internacional “Villa de Avilés” lehiaketan.

2008ko uztaila

Abesbatzen Sari Nagusia eta Habaneratan bigarren saria LIX Certamen Internacional de Habaneras y Polifonía de Torrevieja lehiaketan.

 

 

2006ko azaroa

5. postua polifonian Tolosako 38. Abesbatzen Nazioarteko Lehiaketan.

 

 

2006ko apirila

4. saria eta entzuleek emandako folklorearen saria 8. International Choral Competition Maribor (Eslovenia) lehiaketan.

 

 

2004ko abendua

Rojaleseko Estatuko Abesbatzen SARI NAGUSIA,Rojalesen (Alacant).

 

 

2004ko azaroa

I PREMI FIRACOR, Cocentainan (Alacant) lortutakoa. Azken hori Cocentainako lehiaketa irabazitako azken hiru abebatzen artean lehiatutakoa izan zen.

 

2003ko azaroa

1. saria, entzuleen saria eta derrigorrez abestu beharreko obraren interpretaziorik onenaren saria “XXIII Certamen Coral Fira de Tots Sants” lehiaketan, Cocentainan (Alacant).

Horietaz guztietaz aparte, abesbatzak hainbat jaialditan hartu du parte eta hainbat eta hainbat kontzertu eskaini ditu, Euskal Herrian, Espainian zein atzerrian.

Oñatiko Ganbara Abesbatzak bi diska grabatu ditu bere historian zehar: “SAGATZ”, 2004ko abenduan eta "AMARAUN", 2014ko abenduan. Disko hauetan gazte talde honen ilusioaren eta lanaren emaitza entzun daiteke.

  • Facebook - Black Circle
  • Twitter - Black Circle
  • YouTube - Black Circle